sábado, 17 de enero de 2009

Agurra


Hezkuntza munduan aurki genezaken pobreziari buruz idatzi dizuet gaur arte, baina azterketa garaia dela eta kontuan hartuz, denboraldi batean ez dut denborarik izango blog-ean ezer idazteko. Gaur arte idatzitakoa zuentzat interesgarria izan dalako esperantza dut. Hitz egin dudan gaia oso zabala da tamalez, pobrezia behin eta berriz ikusten dugulako hezkuntza munduan; baina dakigunez beti dago norbait pertsona hauei laguntzeko prest dagoena. Nire iritzia eta ondorioak eman ditudan arren, gaur egun gizartean dauden kanpaina bereziak, aterpetxeak, ONG-ak ... aipatu ditut interesgarriak iruditu zaizkidalako.
Gaia eta emandako informazioa interesgarria izan zaizkizuelakoan agurtzen naiz.
Beste bat arte!

Sorte on azterketetan!!!

ETORKINEN HEZKUNTZA EREDUA


Gaur, etorkinen hizkuntza-elkarbizitzaren buruz hitz egitera natorkizu, uste dudalako etorkinen hezkuntza garrantzitsua dela nik aukeratutako gaiean, hain zuzen ere, pobrezia hezkuntzan gaian.
Aurrerago emango ditudan datuak ez dakit oso zehatzak diren, interneteko web orri batetik hartuak baitaude ( Berria, Gara,El Mundo, El pais-etik hain zuzen) ; eta ez dira 2.008 urtekoak baizik eta 2.003 eta 2.005 urte bitartekoak, baina ondorioak ateratzeko baliagarriak izango zaizkidala uste dut.


Euskal Autonomi Erkidegoan:

> SOS arrazakeriaren arabera: 2004ko ekainean, 31.500 etorkin zeuden lan egiteko eta bizitzeko baimenaz. Erroldatuta berriz, 49.000 zeuden.
> 10.041 ikasle etorkin egon ziren 2.003-2.004. ikasturtean.
> Eskolatutakoen %69 Hego Amerikakoak ziren, %15 Afrikakoak, %10 Europako herrialdeetakoak eta %6 Asia eta Ozeaniakoak.
> Ikasle hauen gehienak (%50) A ereduan jardun zuen, B ereduan ( %29), eta D ereduan (%21).

Espainian:
> 2003-2004 ikasturtean, eskolatuta zeuden etorkinen seme-alabak %10,2 ziren; Balear Uharteetan %10,1; Katalunian, Balentzian eta Murtzian % 7tik gora. Espainiako estatuan 500.000 haur ziren, eskolatutakoen %5'9.


Kopuru hauek esanguratsuak dira eta kontutan hartu beharrekoak, eta badakizu urteak pasatzen doazen moduan etorkin gehiago etorriko direla.
Guretzako erreferentzia giza hartu beharreko datuak dira , eta etorkinetatik zenbat eskolaratzen diren eta zenbat jakitea ere garrantzitsua da.

Gorago ikusi ditugu etorkinen matrikulazio datuak, eta 2008koak izan ez arren ondorioak ateratzeko baliagarriak direla iruditzen zait.
EAE-n alde handia dago hemengoak diren umeak matrikulatzen diren ereduaren eta etorkinak matrikulatzen diren ereduen artean.


Hemengoen % 26.5-a A ereduan matrikulatu ziren.

Etorkinen % 50-a A ereduan.

Garbi ikusten da datu hauetan, hemengo gurasoen aukeraketa eta etorkinen gurasoen aukeraketa ez dela berbera.

Hala ere, B eta D ereduetan matrikulatzen diren etorkinen ume kopurua hazten doa urtez urte, eta ikasturte honetako kopuruak ziur asko aurreko urtekoak baino handiagoak izango dira.

Nola eskolaratu behar da etorritako etorkin berria?Zein hizkuntzetan? Batean, bestean ala bietan? Erantzunak pila bat izango dira, guraso bakoitzak era desberdin batetan pentsatzen baitu.

ZUEK ZER USTE DUZUE???


miércoles, 7 de enero de 2009

POBREZIARI AURRE EGITEN


POBREZIARI AURRE EGINEZ


Gaur egun gazteen arteko ardurak garrantzitsuenak agunekin ondo pasatzea, kontzertuak, familia... dira. Baina badaude hoien artean beste kezka bat buruan dutenak ere: munduko pobrezia.

Euskal Herrian ez da txirotasuna egunero hain gertutik ikusten. Baina gazteak arduratzen dituen pobrezia, beste lurralde batzuetakoa da.

Badaude urtero boluntario izatera animatzen diren gazte pila. Toki askotan, etxea, ospitaleak eta eskolak falta dira besteak beste. Euskal Herritik hainbast gazte joaten dira boluntario gisa lurralde hoietara, emakumeei laguntza ematera, umeei eskolak ematera edota eraikin berriak eraikitzera.

Europan ikasketak ez dituzten gazteen portzentaia ez da hain altua. Lurralde azpigaratuetan aldiz, gazteek ez dute ia ikasteko aukerarik izaten.


Umeak apadrinatzea

Pobreziari aurre egiteko beste bide batzuk ere badaude; umeak apadrinatzea. Hilero, ditu baten truke, herrialde pobre bateko ume bati laguntzen zaio. Dirua ematen duenak, umearen hainbat datu ditu: argazkiak,... Emandako diru horrekin, hau horrek jateko eta ikasteko aukera izaten du. Bide horretatik haur pila bateri laguntzen zaio. Asko ez bada ere pila bat eskertzen dute.