sábado, 17 de enero de 2009

ETORKINEN HEZKUNTZA EREDUA


Gaur, etorkinen hizkuntza-elkarbizitzaren buruz hitz egitera natorkizu, uste dudalako etorkinen hezkuntza garrantzitsua dela nik aukeratutako gaiean, hain zuzen ere, pobrezia hezkuntzan gaian.
Aurrerago emango ditudan datuak ez dakit oso zehatzak diren, interneteko web orri batetik hartuak baitaude ( Berria, Gara,El Mundo, El pais-etik hain zuzen) ; eta ez dira 2.008 urtekoak baizik eta 2.003 eta 2.005 urte bitartekoak, baina ondorioak ateratzeko baliagarriak izango zaizkidala uste dut.


Euskal Autonomi Erkidegoan:

> SOS arrazakeriaren arabera: 2004ko ekainean, 31.500 etorkin zeuden lan egiteko eta bizitzeko baimenaz. Erroldatuta berriz, 49.000 zeuden.
> 10.041 ikasle etorkin egon ziren 2.003-2.004. ikasturtean.
> Eskolatutakoen %69 Hego Amerikakoak ziren, %15 Afrikakoak, %10 Europako herrialdeetakoak eta %6 Asia eta Ozeaniakoak.
> Ikasle hauen gehienak (%50) A ereduan jardun zuen, B ereduan ( %29), eta D ereduan (%21).

Espainian:
> 2003-2004 ikasturtean, eskolatuta zeuden etorkinen seme-alabak %10,2 ziren; Balear Uharteetan %10,1; Katalunian, Balentzian eta Murtzian % 7tik gora. Espainiako estatuan 500.000 haur ziren, eskolatutakoen %5'9.


Kopuru hauek esanguratsuak dira eta kontutan hartu beharrekoak, eta badakizu urteak pasatzen doazen moduan etorkin gehiago etorriko direla.
Guretzako erreferentzia giza hartu beharreko datuak dira , eta etorkinetatik zenbat eskolaratzen diren eta zenbat jakitea ere garrantzitsua da.

Gorago ikusi ditugu etorkinen matrikulazio datuak, eta 2008koak izan ez arren ondorioak ateratzeko baliagarriak direla iruditzen zait.
EAE-n alde handia dago hemengoak diren umeak matrikulatzen diren ereduaren eta etorkinak matrikulatzen diren ereduen artean.


Hemengoen % 26.5-a A ereduan matrikulatu ziren.

Etorkinen % 50-a A ereduan.

Garbi ikusten da datu hauetan, hemengo gurasoen aukeraketa eta etorkinen gurasoen aukeraketa ez dela berbera.

Hala ere, B eta D ereduetan matrikulatzen diren etorkinen ume kopurua hazten doa urtez urte, eta ikasturte honetako kopuruak ziur asko aurreko urtekoak baino handiagoak izango dira.

Nola eskolaratu behar da etorritako etorkin berria?Zein hizkuntzetan? Batean, bestean ala bietan? Erantzunak pila bat izango dira, guraso bakoitzak era desberdin batetan pentsatzen baitu.

ZUEK ZER USTE DUZUE???


No hay comentarios: