Estatu mailan antolatutako kanpaina da, Garapenerako Gobernuz Kapoko Erakundeen (GKE) kordinakundeak antolatuta, 400 GKE-k bultzatuta eta hainbat sindikatu, emakume-talde, giza eskubideetako talde eta Elizako erakundeek euren atxikimendua agertu diotelarik. Kanpaina honen helburua zera da: POBREZIAREN AURKA LAN EGITEA, MODU EGOKI BATEAN, PREMIAZ ETA BEHIN BETIKO ETA HORRETARAKO GIZARTEAREN SEKTORE GUZTIAK INPLIKATZEA.
Gipuzkoako Caritas-ek mobilizazio honi bultzada bat eman nahi dio hiritarrak inplikatzen saiatuz.
Helburuak honakoak dira:
1.- Pobrezia larria eta gosetea desagertzea.
2.- Denontzako lehen hezkuntza sortzea.
3.- Genero berdintasuna eta emakumeen autonomia sortzea.
4.- Haurrek heriotza tasa jaistea.
5.- Amen osasuna hobetzea.
6.- HIESA-ri, paludismoari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea.
7.- Ingurume iraunkorra bermatzea.
8.- Garapenerako mundu elkarte bat garatzea.