jueves, 20 de noviembre de 2008

Kubako Hezkuntza Sistema


Lau mendez, Kubatarren gehiengoa kulturatik eta hezkuntzatik at egon izan da. Hezkuntzari eta kulturari ez zioten inongo arretarik eskaini, esklabutzaren instituzioa eusteko ahaleginetan.
Jose Martí-k Kubako independentziaren aldeko programa moldatu zuen, eta hezkuntza eta kulturaran balioen aldeko ideia ekarri zuen.
Garai hartan, jakina zen eskola publikora joaten ziren haurrak erabateko ezjakintasun egoeran bukatzen zituztela ikasketak.

1.953ko egoera:
- 1.000.000 analfabeto baino gehiago.
- 10.000 irakasle langabezian.
- 6-12 urte bitarteko haurren %56,4 joan zitezkeen eskolara.
- 550.000 haur zeuden eskolarik gabe.
- 13-19 urte bitarteko gazteen %28ak lortzen zuen prestakuntza hezkuntza
ertainetako zentroetan jarraitzea.
- Ezindu fisikoentzat eta adimen urrikoentzat ez zegoen Heziketa Berezirik.

No hay comentarios: