Gaur egun, azken urteetan egindako ikerketan bitartez jakin dezakegu, azken bi hamarkadetan haur ijito gehienak eskolaratu direla. Datu hauek benetan oso garrantzitsuak eta pozgarriak dira.
Datu hauek bilatu ditut haur ijitoen hezkuntzari buruzkoak:
* Noizbehinka joaten dira eskolara (%50-a) eta errendimenduak normalizatuak dira (%30).
* Eskola porrota dago batzuetan (%60tik %70era).
* Eskola-uzte goiztiarra (%30ek DBH 2.maila baino lehen uzten dute).
* Eskolara ez doazen haurren kopurua txikia da (%5).
* Ijito helduen artean analfabeto kopurua handia dago (%33).
Datu hauek 1.992 eta 1.994 urte bitarteko datuak dira.
Familia ijitoek interesa agertzen dute haien seme-alaben eskolatzearekiko.
Hezkuntza sistemari dagokionez, bi hezkuntza sistema izatean (publikoa/pribatua), bultzatu eta sendotu egiten du gizarte bereizketa. Datuen arabera, ez dago ijitorik eskola pribatuen oso gitxi daude itunpeko eskoletan, (%7), eta ondorioz ijito gehienak eskola publikoetan aurkitzen ditugu.
Galdeketa eta ikerketa desberdinen arabera, ijitoak Estatu Espainiarreko talderik baztertuenak dira. Eguneroko bizitzan jendeak ez du nahi haiekin gizarte-ingurua partekatu nahi.
--- Hemen agertu diren datuak 1.998 eta 1.999 urte artean ijito elkarte bateko kideek argitaratu zituzten.---
Argia.com-en aurkitu dudan artikulua interesgarria iruditu zait, han ijitoen integrazioari buruz, hauen hezkuntzari buruz, diskriminazioari buruz, eta beste hainbat gauzari buruz hitz egiten da.
Oso garrantzitsua iruditzen zait ijitoek hezkuntza munduan nola murgiltzen diren, eta goian emandako datuak ( Ijito talde batek bildutakoak ) garrantzitsuak direla iruditzen zait hauen hezkuntza zelan dagoen jakiteko.
Artea Kalean
Hace 15 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario