miércoles, 3 de diciembre de 2008




Calcuta Ondoan

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde katolikoa da, 1.999an sortua.
Calcuta Ondoan erakundeak hainbat proiektu finantzatzen ditu Indian. Proiektu horiek egoerarik txarrenean daudenei laguntzeko eginak dira, haien gizarte-bizitza, osasuna eta ekonomia hobetzeko asmoz.
Talde honen helburua nagusia, gizartean baztertuta eta ahaztuta daudenen artean egotea da.


ESKOLAZ KANPOKO LAGUNTZA

Emakumearen sustapenerako Ashajyoti proiektuan garrantzi handia ematen zaio haurren babes eta heziketari. Ikasteko aukera izan duten gurasoek nahi izan dute haien seme-alabek ere antzeko maila edo handiagoko heziketa izatea. Horregaitik, oso garrantzitsua da heziketa nabarmentzea eta emakumeei heziketa izateko aukera ematea; horrek begiak irekitzen dizkie, gogoak pizten die beren seme-alabak nekazari-herritako eskoletara bidaltzeko, Ashabari herrixketako neska-mutilei eta bereziki antolakuntza-taldeetako kideen seme-alabei eskeitzen dizkieten eskolaz kanpoko ikastaroetara bidaltzeko.

Zoritxarrez, Indiako nekazari herrietako eskola gehienetan ematen duten heziketa oso eskasa da, sarritan irakasleak ez daude bat ere motibatuta. Oso haur gitxik lor dezakete irakasleek bete behar dituzten helburuak, horregaitik haur gutxi batzuei bakarrik irakasten diete eta gainerakoak bazterturik geratzen dira. Ikasturtea pasatu egiten da, baina ez dute ezer ikasten.

Horregaitik behar beharrezkoa da neska-mutilak eskolaz kanpoko ekintzetara joatea eta klaseak emateko gogoa duten ikasleekin ikastea, horrela ikasleak motibatu eta ikasten jarraitzeko gogoa izango dute.








No hay comentarios: