Aterpetxe hau lankidetza proiektu baten ondorioz eraiki zen eta bere helburua, muturreko probezia eta familia-desegituraketa egoeran bizi diren neska-mutil indigenak lanerako hezteako eta prestatzeko erantzun integrala eskaintzen da.
Bertan bizi diren neska-mutilak administrazio prozedura ofizial baten ostean sartzen dira "El Huambrillo" aterpetxean. Prozesu horretan DEMUNAk (Iquitosko haurrentzako eta nerabeentzako udaleko defentsa bulegoak) eta Haurren eta Nerabeen epaile eskudunak hartzen dute parte.
Aterpetxea funtzionatzen 1.995.urtean hasi bazen ere, egungu azpiegiturak 2002an inauguratu ziren Eusko Jaurlaritzari esker. Azken horrek GLSF-ren bitartez finantzatu ziruen lan horiek.
Bere azpiegitura berrian 50 mutilentzako eta 50 neskentzako lekua dauka, eta beharrezko sukalde eta ikuztegi zerbitzu guztiak. Bertan bizi direnei duintasun eta sustapen pertsonalerako lekua eskaintzeaz gain, el Huambrilloko proiektuak neska-mutil bakoitzari etorkizun egonkor bat izateko aukera eman nahi dio. Horretarako profesionalez eta bolutarioz osatutako talde batek lanerako heziketa eta prestakuntzari erreparatzen dio bereziki.
Hitzarmenak daude tokiko ikastetxe publikoekin umeak formalki eskolaratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario