
Baina batzuk konturatu ez arren, badaude beste batzuk adibidez ONG-ak gauza horreetaz arduratzen direnak eta lurralde horiei izugarrizko laguntzak ematen dizkietenak; hezkuntza arloan, elikagaiak bialduz,...
Kaixo lagunok! Nik aukeratutako gaia, hezkuntza munduan ikusten dugun pobreziari buruzkoa da. Beraz, oraindik aurrera komentario, bideo eta imajina desberdinak ikusi ahal izango dituzue. Zuen gustukoa izatea espero dut!
Gure herrian gero eta aberastasun handiagoa dagoen arren, hura gero eta okerrago dago banatuta eta, horren ondorioz, hainbat lagunek ez dituzte gizarte eskubideak bermatuta.
Bihar batzuk ez dira pobreziaz ere gogoratu ere egingo, eta hori negargarria izango litzateke.
Aterpetxe hau lankidetza proiektu baten ondorioz eraiki zen eta bere helburua, muturreko probezia eta familia-desegituraketa egoeran bizi diren neska-mutil indigenak lanerako hezteako eta prestatzeko erantzun integrala eskaintzen da.
Bertan bizi diren neska-mutilak administrazio prozedura ofizial baten ostean sartzen dira "El Huambrillo" aterpetxean. Prozesu horretan DEMUNAk (Iquitosko haurrentzako eta nerabeentzako udaleko defentsa bulegoak) eta Haurren eta Nerabeen epaile eskudunak hartzen dute parte.
Aterpetxea funtzionatzen 1.995.urtean hasi bazen ere, egungu azpiegiturak 2002an inauguratu ziren Eusko Jaurlaritzari esker. Azken horrek GLSF-ren bitartez finantzatu ziruen lan horiek.
Bere azpiegitura berrian 50 mutilentzako eta 50 neskentzako lekua dauka, eta beharrezko sukalde eta ikuztegi zerbitzu guztiak. Bertan bizi direnei duintasun eta sustapen pertsonalerako lekua eskaintzeaz gain, el Huambrilloko proiektuak neska-mutil bakoitzari etorkizun egonkor bat izateko aukera eman nahi dio. Horretarako profesionalez eta bolutarioz osatutako talde batek lanerako heziketa eta prestakuntzari erreparatzen dio bereziki.
Hitzarmenak daude tokiko ikastetxe publikoekin umeak formalki eskolaratzeko.
Zoritxarrez, Indiako nekazari herrietako eskola gehienetan ematen duten heziketa oso eskasa da, sarritan irakasleak ez daude bat ere motibatuta. Oso haur gitxik lor dezakete irakasleek bete behar dituzten helburuak, horregaitik haur gutxi batzuei bakarrik irakasten diete eta gainerakoak bazterturik geratzen dira. Ikasturtea pasatu egiten da, baina ez dute ezer ikasten.
Horregaitik behar beharrezkoa da neska-mutilak eskolaz kanpoko ekintzetara joatea eta klaseak emateko gogoa duten ikasleekin ikastea, horrela ikasleak motibatu eta ikasten jarraitzeko gogoa izango dute.